ZABALGUNE ETA PLAZA BATZUEN IZENA ERABAKITZEKO PARTE-HARTZE PROZESUA

 

Orioko Udalak parte-hartze prozesu bat abiatu du, herriko zabalgune eta plaza batzuen izena erabakitzeko

Herriko zabalgune eta plaza batzuek ez daukate izenik gaur egun eta Udalak izendatu egin nahi ditu. Horretarako, aldez aurretik, herritarren proposamenak jaso nahi ditu.

Zure proposamenak orri honetan egin ditzakezu. Mapan zenbaki banarekin markatuta daude izendatu behar diren plaza eta zabalguneak; proposamena egiteko, klik egin gainean eta leiho bat zabalduko zaizu aukera ematen dizuna zure proposamena idazteko. Toki bakoitzerako proposamen bakarra egin dezakezu. Ez dituzu, nahitaez, toki guztientzako proposamenak egin behar: toki jakin baterako proposamenik ez baduzu, hutsik laga eta listo.

Ordenagailu bakoitzetik (IP bakoitzetik) proposamen bakarra bidali daiteke eta, proposamena bidaltzerakoan, izena eta e-maila adierazi behar dira.

Proposamenak aurkezteko azken eguna apirilaren 15a izango da.

Eskerrik asko, aldez aurretik, zure proposamenak bidaltzeagatik!

 --------------------------------

ITXITA. MILA ESKER PARTE HARTU DUZUENOI!