Hondartzan (ere) arduraz jokatzeko deia egin du Udalak

Traducción automática al castellano

Udalak dei egiten die herritarrei eta kanpotik datozen bisitariei hondartzan (ere) arduraz jokatzeko, COVID-19ak sortutako osasun-krisia ez dugulako oraindik gainditu eta, azken egunotan, jokaera desegokiak ikusi direlako hondartza inguruan.

Hondartzaren erabiltzaileei hiru aholku hauek ematen dizkie Udalak, bereziki:

  • Kontu handiz bainatu, eta kontuan izan udako denboraldia oraindik ez dela hasi eta, beraz, hondartzan ez dagoela sorosletza-zerbitzurik.
  • Egonaldi motzak egin hondartzan. Hondartzan egotea baimenduta dago, baina, ahal den neurrian, saihestu egin behar dira azken egunotan ikusi diren jende-pilaketak. Horretarako, Udalak gomendatzen du egonaldi motzak egitea, errotazioa sustatu eta pilaketarik ez izateko.
  • Hondartzan ere nahitaezkoa da bi metroko segurtasun-distantzia gordetzea eta, hori posible ez bada, maskarak erabili behar dira.

Udalak kartelak jarriko ditu hondartzaren sarreretan, aholku hauen berri emanez eta jendeari arduratsu jokatzeko eskatuz.

Horrez gain, Udalak eskatzen die, baita ere, herritarrei arduratsu jokatzeko hondakinekin eta bakoitzak bueltan eramatea sortu dituen hondakinak.

Este sitio web utiliza cookies propias y de terceros para optimizar su navegación y realizar labores analíticas. Al continuar navegando entendemos que acepta nuestra política de cookies.