Albisteak
Aranzadi elkarteak, Udalak eta Herritarren Foroak Orioko memoria historikoa eta gertuko memoria lantzeko abian jarri duten egitasmoaren barruan, bi hitzaldi antolatu dituzte eta atzo izan zen bigarrena. «Biktimen politikak: azterketa kritikoa. Memoria orohartzaile baterantz» izenburua zuen eta bertan Jon Landa EHUko Zuzenbide Penaleko katedradunak gogoeta interesgarriak egin zituen biktimen inguruko politikei buruz, legeriari buruz eta aitortzaren garrantziaz.
Udalak bat egin zuen udan UEMAren «Bertatik Bertara» kanpainarekin eta banan-banan bisitatu zituen herriko ostalaritza-establezimenduak, helburu hauekin:
- Merkataritza eta ostalaritza suspertzeko abiatutako egitasmoaren berri ematea eta horri buruzko iritzi eta ekarpenak jasotzea.
- Ostalarien konplizitatea bilatzea aurrerantzean egingo diren lanetarako.
- «Bertatik Bertara» kanpainaren mezua helaraztea: gertukotasunaren balioa eta, horrekin lotuta, zerbitzua euskaraz ematearen garrantzia.
- Gure establezimenduetako paisaia linguistikoa euskalduntzeko lanean sakontzea.
Zaporeak elkarteak bultzatutako Lesboseko errefuxiatuentzako janari-bilketa irailaren 25ean eta 26an egin zen, eta Orion herriko boluntario-talde bat aritu zen guztia antolatzen.
Boluntario-talde horrek adierazi du oso arrakastatsua izan zela bilketa eta eskerrak eman nahi izan dizkiete herritarrei ekimenari egin dioten harrera bikainagatik.
Udalak kaleratu berri du urriko eta azaroko kultur jardueren agenda.
Hauek dira datozen bi hilabeteotako kultur ekitaldiak:
Aranzadi elkarteak eta Udalak Orioko memoria historikoa eta gertuko memoria lantzeko abian jarri duten egitasmoaren barruan, bi hitzaldi antolatu dituzte eta atzo izan zen lehenbizikoa. Gerra zibilaren eta frankismoaren garaian emakumeek bizi izandako jazarpenak ezagutzeko aukera izan zuten bertaratuek, Lurdes Herrasti EHUko irakaslearen ahotik.
Datorren asteazkenean, urriak 7, izango da bigarren hitzaldia, kultur etxean, 19:00etan hasita: «Biktimen politikak: azterketa kritikoa». Hizlaria Jon Landa izango da, EHUko Zuzenbide Penaleko katedraduna.
Haurreskolan matrikulatzeko epea gaur bertan, urriak 1, zabaldu da eta irekita egongo da urriaren 9ra arte.
Matrikulatzeko, haurrak jaiota izan behar du.
Orain matrikulatzen diren haurrak abendutik aurrera hasiko dira haurreskolan.
Izena emateko ordutegia hau izango da: goizez, 11:30etik 14:30era.
Mintzalagun programak hizkuntza praktikatzeko aukera ematen die euskara-ikasleei eta beren maila hobetu nahi dutenei, euskaldun zaharrekin harremanetan. Talde txikitan juntatzen dira astean behin, ordu betez, honetaz eta hartaz hitz egiteko, kafe bat hartzen duten bitartean edota paseatzen duten bitartean. Baliabide ezin hobea da euskaraz gehiago eta hobeto egin nahi dutenentzat. Aldi berean, oso egitasmo interesgarria da euskaraz lagun berriak egin eta euskara ikasten ari direnei lagundu nahi dieten herritar euskaldunentzat.
Urola Kostako Udal Elkarteak kudeatzen du Mintzalagun programa eta AEK-k bideratzen du Zumaia, Getaria, Zarautz, Aia eta Orion.
Gaurko egunez hasi dira jartzen Aritzaga-Endaia-Herriko Plaza inguruko zoladura eta, hainbat atzerapen eta gero, gauzak ondo bidean, abenduan bukatuta geratuko da obra.
Nahi baino luzeago
Obra nahi baino gehiago luzatu da eta, batez ere, asko atzeratu da zoladura jartzea.
Gipuzkoako Surf Federazioak aurkeztu berri du aurten antolatu dituen txapelketen egutegia eta FederArte Surfing Kultura jaialdien zirkuitua.
Zirkuitu horren barruan, Orion egingo du lehenbiziko txapelketa, urriaren 3an, larunbatarekin. Laugarren urtea da Orion arraun-surfeko txapelketa hau antolatzen dela eta Gipuzkoako Surf Federazioko presidente Maialen Saez-ek adierazi du surflariei asko gustatzen zaiela Oriora etortzea, inguru ederragatik eta instalazioengatik.
Udalak urtero antolatzen duen 'Euskaraz Gazte' literatur lehiaketak 27. edizioa du aurtengoa.
Lanak aurkezteko epea dagoeneko zabalik dago eta hala egongo da 2020ko azaroaren 13a arte.
16 urtetik gorako edozein oriotar edo aiarrek parte hartu dezake lehiaketan.
Udalbatzarrak Euskaraldiaren aldeko adierazpen instituzionala onartu zuen atzo, aho batez, eta bertan dio, besteak beste, «eredugarri» jokatzeko konpromisoa hartzen duela eta parte hartuko duela azaroaren 20tik abenduaren 4ra egingo den hamabost eguneko ariketan. Horrez gain, herritarrak gonbidatu ditu Euskaraldian parte hartzera eta adierazi du Udalak ere, egun horietan, inoiz baino gehiago, gehiagorekin eta gehiagotan egingo duela euskaraz.
Honela dio udalbatzarrak onartutako adierazpenak:
Programaren barruan sei prestakuntza-tailer eskainiko zaizkie eskualdeko negozio txikiei eta, horrez gain, laguntza emango zaie bakoitzaren beharretara egokitutako estrategia digitala eta ekintza-plana diseinatzeko.
Digitalizazioaren garrantzia
Covid-19aren testuinguruan, azkartu egin da negozioen digitalizazio-prozesua. Ezinbestekoak bihurtu dira sare sozialetako presentzia, Interneteko bilaketetan ondo posizionatuta egotea, irudi/marka digital erakargarri bat transmititzea bezeroari… Estrategikoa da, beraz, teknologia berriek negozioei eskaintzen dizkioten aukerak ezagutzea eta horiek aprobetxatzen jakitea.