Udal Elkarteak bi prestakuntza-saio antolatu ditu, enpresa edo negozio txikien ondorengotzari buruz

Nahi baino gehiagotan gertatzen da enpresa edo negozio txikiren bat ixtea, jabea erretiratu egiten delako eta segidarik ematen ez zaiolako. Hori ikusita, Urola Kostako Udal Elkarteko Enpresentzako Zerbitzuak ekimen berria abiatuko du, ondorengotzari buruzko prestakuntza eta banakako aholkularitza eskaintzeko epe motz-ertainean egoera horretan gerta daitezkeen eskualdeko negozio jabeei. Ekimenaren bidez, eskualdeko enpresa eta negozio bideragarriak ixtea ekidin nahi du Udal Elkarteak, horrek eragingo lukeen aberastasun- eta enplegu-galera saihesteko.

Urtarrileko eta otsaileko jardueren programa argitaratu du Udalak

Udalak kaleratu berri du urtarrileko eta otsaileko kultur jardueren programazioa. Ekitaldi hauek osatzen dute programa:

URTARRILAK 24, OSTIRALA

17:30 Pirritx, Porrotx eta Marimototsen Musua ekitaldia kiroldegian, Herri Ikastolak antolatuta.

22:00 Artantxuriketan ikuskizuna. Arto-zuriketaren antzezpena, kantu eta kontakizunekin. Sarrera aldez aurretik erosi behar da, 2 eurotan.

Dagoeneko beteta dago Noka ikastaroa

Arrakasta handia izan du Ahalduntze Eskolak eta Udaleko Euskara Zerbitzuak elkarlanean antolatutako Noka ikastaroak eta dagoeneko beteta daude plazak. 20 lagun daude izena emanda eta ez dago jende gehiago hartzeko modurik. Hemendik aurrera izena ematen dutenak itxaron-zerrendan geratuko dira.

Ikastaroa ostiral arratsaldetan izango da. Guztira 6 saio izango dira, ordu eta erdikoak, otsailaren 28an hasi eta apirilaren 3an bukatuta. 18:00etatik 19:30era izango dira klaseak, Salatxo aretoan. Ikastaroaren helburua guztiz praktikoa da: nokaren oinarriak ikastea ariketa praktikoen bidez.

Klaseak AEK-ko irakasle Amaia Zalduak emango ditu.