Hurrengo ostiralean bukatuko da epea, 'Euskaraz Gazte' literatur lehiaketara lanak aurkezteko

Udalak 16 urtetik gorako herritarrentzat antolatzen duen 'Euskaraz Gazte' literatur lehiaketan lanak aurkezteko epea 2019ko azaroaren 15ean bukatuko da, ostiralarekin. Lanak Orioko Euskara Zerbitzuan edo Aiako kultur etxean aurkeztu daitezke.

1.700 euro daude saritan, lanik onenen artean banatzeko.

Galiboa jarri du Udalak, baina moilako zirkulazio-aldaketa ez da egingo, azkenean, datorren astera arte

Udalak gaur zuen asmoa plaza inguruko zirkulazioa aldatzeko eta moilako bidea bi noranzkotan jartzeko, baina, eguraldia dela-eta, atzeratu egin du datorren astera arte.

Gaur goizean pintatzekoak ziren lurreko marrak, arratsaldean zirkulazio-aldaketa egiteko, baina, euria dela-eta, ezin izan dituzte pintatu. Datozen egunotan ere eguraldi euritsua dago iragarrita eta, beraz, Udalak datorren artera atzeratu ditu pintaketa-lanak.

Galiboa jarrita

Nolanahi ere, galiboa jarrita dago dagoeneko eta, beraz, 2,40 m-tik gorako altuera duten ibilgailuek Txanka-Hondartzako bidea erabili beharko dute aurrerantzean, herritik ateratzeko. Galiboa instalatuta dagoela adierazten duten seinaleak jarri ditu Udalak goizean herriko hainbat tokitan, gidariak jakinaren gainean izateko (ikusi irudia).

Datorren asteartean aldatuko da zirkulazioa moilan eta bi noranzkotan pasatuko dira autoak

Azaroaren 5eko arratsaldean egingo da aldaketa: galiboa jarriko du Udalak moilan, The Pass dendaren eta Bizkarreneko etxearen artean. 2,40 m-tik gorako altuera duten ibilgailuek ezin izango dute galibo azpitik pasatu eta, beraz, Txanka-Hondartzako bidea erabili beharko dute herritik ateratzeko.

Herriko irteera Diketik barrena

Galiboa jartzen denetik aurrera, herriko sarrera Txistulari kaletik izango da, azken asteotan bezala, baina irteera Diketik barrena egin beharko dute bai autoek eta bai 2,40 m-tik beherako altuera duten gainerako ibilgailuek.

Behin plazako obrak bukatzen direnean, hori izango da herritik ateratzeko bide nagusia, eta 2,40 m-tik gorako ibilgailuek, nahitaez, Txanka-Hondartzako bidea erabili beharko dute.

Datorren astean desmuntatuko dute plazako kioskoa

Herriko Plazako obren barruan, kioskoa desmuntatzen hasiko dira datorren astean.

Udalak berriro instalatuko du gero kioskoa, behin plazako obrak aurreratu eta gero (ikusi planoa). Orain desmuntatuko den kioskoaren pieza ahalik eta gehien erabiliko ditu horretarako: zutabeak, arkuak… Ezinezkoa izango da pieza guztiak berrerabiltzea, baina gehienak, bai.

Udalbatzarrak ohiko bilkura egingo du ostegunean, urriak 31

Bilkura udalbatzarraren aretoan izango da, udaletxean, eta 19:30ean hasiko da. Gai hauek aztertuko dira:

1.- Irakurri eta onartzea, egoki bada, udalbatzarraren 2019ko irailaren 26ko ohiko bilkurako aktaren zirriborroa.

2.- Onartzea, egoki bada, EAJ talde politikoko ordezkarien izendapena Urola Kostako Udal Elkarteko Zuzendaritza Batzordean.

Eman izena Mintzalagun programan!

Mintzalagun programak hizkuntza praktikatzeko aukera ematen die euskara-ikasleei eta beren maila hobetu nahi dutenei, euskaldun zaharrekin harremanetan. Talde txikitan juntatzen dira astean behin, ordu betez, honetaz eta hartaz hitz egiteko, kafe bat hartzen duten bitartean edota paseatzen duten bitartean. Baliabide ezin hobea da euskaraz gehiago eta hobeto egin nahi dutenentzat.

Urola Kostako Udal Elkarteak kudeatzen du Mintzalagun programa eta AEK-k bideratzen du Zumaia, Getaria, Zarautz, Aia eta Orion.