Udalak obrak egingo ditu liburutegian eta, ondorioz, itxita izango da lau bat astez

Datorren asteazkenean, otsailak 27, itxiko da liburutegia jendearentzat eta hala egongo da obrak bukatu eta liburuak berrantolatu arte. Udalak aurreikusten du lau bat astez egongo dela liburutegia itxita.

Datorren asteartea izango da, beraz, liburuak hartu eta itzultzeko azken eguna. Kontuan hartuta denboraldi batean ez dela liburuak hartzeko aukerarik izango, erabiltzaileek aukera izango dute ohi baino liburu-kopuru handiagoa hartzeko egun hauetan.

Bi eskoletako haurrek emakume eta gizonen parekotasunaren aldeko mezuak banatuko dituzte denda eta tabernetan

Martxoaren 8ko Emakumearen Eguna dela-eta, Orioko eta Zarauzko ikastetxeek eta udalek, elkarrekin, emakume eta gizonen parekotasunaren aldeko mezua zabalduko dute.

Ekimen horren barruan, Orioko bi ikastetxeetako haurrek DINA4 tamainako kartel moreak egingo dituzte parekotasunaren aldeko mezuekin eta, ondoren, herriko denda eta tabernetan banatuko dituzte otsailaren 25etik martxoaren 1era bitartean. Horrela, gure dendari eta tabernariek ere aukera izango dute, hala nahi badute, ekimenean parte hartzeko, mezu horiek jendearen bistan jarriz.

Udal Elkarteak dirulaguntzak emango dizkie eskualdeko ekintzaileei, beren proiektuak lantzeko

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak, Urola Kostako Udal Elkartearen laguntzarekin, programa bat jarri du martxan bere enpresa-ideia landu edota sortu nahi duten ekintzaileentzat.

3 hilabeteko iraupena dauka programak eta, horren bidez, ekintzaileek aukera izango dute taldeko saio eta bakarkako tutoretzen bitartez beren enpresa-ideiak lantzeko eta enpresa sortzeko. Era berean dirulaguntza jaso ahal izango dute, prozesuan parte hartzeagatik.

Udal Elkarteak antolatuta, jardunaldia egingo da ostiralean, autonomoen legediaren aldaketak azaltzeko

Urola Kostako Udal Elkarteak, "EKITEN, ekintzaile eta enpresarien ekosistema" egitasmoaren baitan, jardunaldia antolatu du, Langile Autonomoen Gizarte Segurantzaren legedian 2019an egin diren aldaketei buruz.

Hauek dira jardunaldiaren xehetasunak:

  • Eguna: Otsailak 22, ostirala
  • Ordua: 09:30etik 11:00etara
  • Hizlaria: Marisa Trueba, Bultz-Lan Kontsulting
  • Lekua: Urola Kosta Udal Elkartean (Urdaneta bidea 6, Zarautz)

Andoaingo piano-jaialdian oso emaitza onak lortu zituzten Orioko ikasleek

Asteburu honetan Andoaingo 14. piano-jaialdia egin da Bastero kulturgunean. Danbolin Musika Eskolako 13 ikaslek parte hartu zuten eta oso emaitza onak lortu zituzten:

Udalak lehiaketa jarri du martxan, hondartzako 3. zenbakidun eraikina kontzesio administratiboan emateko

Orioko Udalak lehiaketa publikoa abiatu du, azken urteotan Galerna jatetxeak okupatu duen eraikinaren kontzesio administratiboa berriro emateko.

Lehiaketaren baldintzak gaur argitaratu ditu Udalak eta hilabeteko epea dute interesatuek beren proposamenak aurkezteko. Proposamenak aurkezteko azken eguna martxoaren 18a izango da.

Kontzesiodunak Udalari ordaindu beharko dion urteko gutxieneko kanona 22.242 eurokoa da (BEZik gabe). Kontzesioa 10 urterako emango du Udalak.

Lehiaketan parte hartu ahal izateko baldintza izango da proposamena egiten duenak gutxienez bi urteko esperientzia izatea ostalaritza-arloan.

Lehiaketaren baldintzak orio.eus honetako Lizatatzailearen Profilean ikusi daitezke:

Lehiaketaren deialdia

Asteburuan izango da Andoaingo XIV. piano-jaialdia

Urtero bezala, Orioko Danbolin Musika Eskolan ikasten duten piano-ikasleek Andoaingo piano-jaialdian parte hartuko dute.

Otsailaren 16 eta 17an, larunbata eta igandea, Andoaingo Bastero Kulturgunean egingo da XIV. Andoaingo Piano Jaialdia, Andoaingo Udalak eta Deiadar elkarteak antolatuta. Aurtengo deialdian musika-eskola eta konserbatorio askotako ehunka piano-ikaslek hartuko du parte, 7 urtetik 18 urte bitartean. Jaialdia izateaz gain, txapelketa ere bada.

Udalak tokiz aldatuko ditu Bikamiotako kontenedoreak

Udalak tokiz aldatuko ditu Bikamiotako lur azpiko kontenedoreak. Orain dauden tokitik kendu eta errotondaren beste aldean jarriko ditu, argazkian markatutako tokian. Kontenedore berriak ere lur azpikoak izango dira.

Otsailaren 13an hasiko dira kontenedore berriak instalatzeko obrak eta, bitartean, pare bat astez, Euskaltegiaren aurrean kokatuko ditu Udalak behin-behineko kontenedoreak.

Barkatu eragozpenak.

Udal Elkarteak abian jarri du, bigarrenez, “EKITEN, ekintzaile eta enpresarien ekosistema” programa

Urola Kostako Udal Elkarteak abian jarri du, bigarrenez, "EKITEN, ekintzaile eta enpresarien ekosistema" izeneko programa. Ekimenaren helburu nagusia da ekintzaile eta enpresarien lana eskertu eta ezagutzera ematea. Eta, jakina, beren lana balioan jartzea. Izan ere, Urola Kostan ekintzaile eta enpresari asko ari dira proiektu, negozio eta enpresak aurrera ateratzen. Azken finean, lan horrek gure eskualdeari ekartzen dion onura ekonomiko eta soziala ezagutzera ematen jarraitu nahi dugu.

Udalbatzarrak ezohiko bilkura egingo du astelehenean, otsailak 11

Bilkura udalbatzarraren aretoan izango da, udaletxean, eta 19:30ean hasiko da. Gai hauek aztertuko dira:

1.- Onartzea, egoki bada, Udalaren 2019ko aurrekontu propioa.

2.- Onartzea, egoki bada, Udalaren 2019ko plantilla organikoa eta lanpostuen zerrenda.

3.- Onartzea, egoki bada, baldintza juridiko eta ekonomiko-administratiboak, honako kontzesio administratiboaren kontratazioa arautzeko: Orioko Antilla hondartzako 3. zenbakidun eraikina okupatu eta bertan Udalak baimendutako ostalaritza-zerbitzuak emateko kontratua.

Urola Kostako Udal Elkarteak HAZILAN programaren 7. edizioa abiatuko du

Urola Kostako Udal Elkarteak HAZILAN PROIEKTUAren zazpigarren deialdia egin du. Proiektuaren azken helburua langabeei laneratzen laguntzea da, eta egitasmoa eskualdeko enpresa eta gazte langabeei bideratuta dago. Orain arte ibilbide emankorra izan du ekimenak Urola Kostan. Aurreko sei edizioetan, guztira, 94 pertsonak hartu dute parte eta hainbat gaitasun sozioprofesional landu ondoren, laneratzeko prozesuak egin dituzte 39 enpresatan: praktikak, prestakuntza lanpostuan...

Zabalik dago epea, familia ugarien hobariak eskatzeko

Orioko Udalak, urtero bezala, hobariak edo bonifikazioak onartu ditu familia ugarientzat, Ondasun Higiezinen Zergari dagozkionak.

Interesatuek otsailaren 28a arteko epea dute hobari horiek eskatzeko udal-bulegoetan.

Familia ugaria direla akreditatuta daukatenek etxebizitza BATENTZAKO eskatu dezakete hobari edo bonifikazio hori, etxebizitzaren balio katastrala gehienez 180.000 eurokoa baldin bada eta baldintza hauek betetzen badituzte:

  • Etxebizitza familia ugariaren ohiko bizitokia izan behar du eta familiako kideek bertan erroldatuta egon behar dute.
  • Familia ugariko inork ezin du izan beste ondasun higiezin baten jabe.

Hiru hobari

Aplikatuko diren hobariak hauek izango dira:

  • 3 seme-alaba dituzten familiei %52,50eko hobaria aplikatuko zaie.
  • 4 seme-alaba dituzten familiak: %63ko hobaria aplikatuko zaie.
  • 5 seme-alaba edo gehiago dituzten familiak: %73,50eko hobaria aplikatuko zaie.

Eskaera nola egin

Hobariaren eskaera egiteko, udal-bulegoetara jo behar da otsailaren 28a baino lehen, honako ordutegian: 8:30etik 14:30era, astelehenetik ostiralera.

Bertan emango zaien instantzia bete beharko dute interesatuek eta udal-bulegoetan aurkeztu honako dokumentazioarekin batera:

  • Familia ugariaren txartela.
  • Ondasun Higiezinaren gaineko Zergaren azken ordainagiria ordaindu izana akreditatzen duen agiria.
  • Zinpeko aitorpena, adieraziz familiako inor ez dela beste ondasun higiezin baten jabe.

Hobariaren eskaera urtero aurkeztu behar da.

 

Aurkeztu behar den instantziaren eredua PDF formatuan

Zinpeko aitorpenaren eredua PDF formatuan