Martxoaren 8a hurreratzen ari dela eta, 'Gu ere martxoak 8' leloa duten banderolak jarriko ditu Udalak herritarren eskura.
Eskualdeko udalek eta ikastetxeek osatzen duten Hezkidetza Foroaren proposamenez banatuko dira banderolak, aurten bigarren aldiz, eta Ahalduntze Eskolaren laguntza izango du Udalak banaketa egiteko.