Zarauzko Buffalo taldearen kontzertua izango da kultur etxean martxoaren 15ean

Buffalo taldea

Buffalo taldea Zarautzen sortu zen 2008an. Talde instrumentala da eta musikari hauek osatzen dute: Ander Ederrak (gitarra), David Gorospek (bateria) eta Joanes Ederrak (baxua).

Hirurek esperientzia luzea dute zuzeneko emanaldietan, gure inguruko musikari askorekin jo dute-eta: Benito Lertxundi, Gozategi, Olatz Zugasti… Kontzertuak eman dituzte, besteak beste, Heineken Jazzaldian, Kutxa Kultur Festibalean, Surfilm Festival jaialdian… 2017an Foru Aldundiak bultzatutako Katapulta Tour zirkuituan parte hartzeko aukeratu zituzten.

Iaz aurkeztu zuten beren hirugarren diskoa: “Ulu”(2018ko iraila), zazpi kanta biltzen dituena.