Bi urterako hitzarmena sinatu dute Udalak eta Arraun Elkarteak

Gaur sinatutako hitzarmenaren bidez, Udalak konpromisoa hartu du Arraun Elkarteari dirulaguntzak emateko bere jarduerak finantzatzen laguntzeko: entrenamenduak, estropadak, arraun-eskola, eskola-kirola, UDA kanpaina, arraunaren sustapena, garagardo-azoka…

5.000 euro gehiago

Arraun Elkarteak orain arte baino 5.000 euro gehiago jasoko ditu hitzarmen berriarekin; guztira, 82.830 euro. Udalaren ekarpena gehitzeko erabakia iaz hartu zen eta, beraz, 2019. urte honetan iazko ekitaldiari dagokion 5.000 euroko gehigarria ere jasoko du.