Galiboaren istripuak denboran kointziditu du Goiko Kaleko semaforoa martxan jartzearekin eta, beraz, herritik irteteko bide posible bakarra Txanka-Hondartzakoa izan da bi egun horietan. Barkatu eragozpenak.

Obra eta zerbitzuetako udal-brigadak gaur eguerdian konpondu du galiboa eta, aurrerantzean horrelako arazorik ez izateko, lau metroko altueran jarri du, argazkian ikusten den bezala.

Goiko Kaleko semaforoa, bizilagunen eskaria

Goiko Kaleko sarbidea erregulatzeko eskaera bizilagunengandik etorri da. Azken hiletan, ibilgailuen zirkulazioarekin lotuta dauden arazo ugari izan dira bertan: ibilgailuak abiadura handiegian pasatzen dira, zailtasunak daude oinezkoen eta bizilagunen segurtasuna bermatzeko, zarata etengabea sortzen da, zoruan eta hainbat eraikinetan kalteak izan dira… Alde Zaharreko bizilagunak egoerarekin kezkatuta zeuden, eta beren kezken berri eman zioten Udalari, hark antolatutako bilera irekian.

Bizilagunen eskaerak aztertu ondoren, semaforoa berriro jartzeko aukera landu zuen Hirigintza Batzordeak, eta egoerari aurre egiteko baliabide egokia izan zitekeela erabaki zuen.

Semaforoak automatikoki irakurtzen ditu matrikulak eta horren arabera uzten die pasatzen ibilgailuei. Nolanahi ere, ibilgailu berri asko daude Alde Zaharrean erroldatuta, eta datuak etengabe eguneratzen ari da udaltzaingoa. Udalak pazientzia eskatzen die herritarrei, eguneratze-prozesu hori pixkanaka egin beharrekoa da-eta.