Uztailetik irailera arteko kultur eskaintza itsasoko gaiei lotuta egongo da nagusiki. Datorren asteazkenetik aurrera, Jesus Mari Peronak egindako maketen erakusketa izango da kultur etxean, eta hilaren 11tik 15era zurezko ontzi tradizional bat egongo da moilan ikusgai: patatxe bat. Albaola Itsas Faktoriak eraiki du ontzia, Peronak Mutiozabalen aurkitutako planoak oinarri hartuta, eta Elkano500 fundazioarekin elkarlanean antolatutako jarduera izango da.

Segidan, uztailaren 15etik 17ra, Bisiguaren Festa ospatuko da Herriko Plazan. Orioren tradizio itsastarrari eta bertatik eratorritako lanbideei egingo die aitortza, eta otordutarako sarrerak uztailaren 5ean jarriko dira salgai, turismo-bulegoan. Xehetasunak, hemen.

Hondartzako zinema-emanaldiei dagokienez, hiru film eskainiko dira aurten: haur eta gaztetxoentzako Elfkinak eta Stardog eta Turbocat animazioak, euskaraz; eta surfaren zaleentzako La primera ola dokumental laudatua, gaztelaniaz.

Musikak ere leku berezia izango du programan, eta hainbat talderen kontzertuak antolatu ditu Udalak, hondartzan eta Herriko Plazan: Bitartean, Revolutionary Brothers, Iñaki Diegez Trio, Iker Lauroba eta Beste urtaroak…

Programa

Uztaila

  • Uztailaren 6tik abuztuaren 5era: Orioko baleazaleak eta itsasontziak Jesus Mari Peronaren maketen erakusketa, kultur etxean.
  • Uztailaren 2an: Nazioarteko Flysch Organo Jaialdia, 19:30ean elizan.
  • Uztailaren 11tik 15era: Elkano eta Patatxea erakusketa, Elkano500 fundazioaren laguntzarekin, Herriko Plazan.
  • Uztailaren 15etik 17ra: Bisiguaren Festa, Herriko Plazan.
  • Uztailaren 16an: Orio Kanpina X. Bandera, 18:15ean hondartzan.
  • Uztailaren 17an: Orio Kanpina IV. Bandera, 19:00etan errioan.
  • Uztailaren 22an: Zinema aire librean: Elfkinak. 22:00etan hondartzan.
  • Uztailaren 23an: Bitartean taldearen kontzertua, 20:00etan Herriko Plazan.
  • Uztailaren 30ean: Revolutionary Brothers taldearen kontzertua, 17:00etan hondartzan.

Abuztua

  • Abuztu osoan zehar: Gure Zirkua, Mendibeltz parkean.
  • Abuztuaren 12an: Zinema aire librean: La primera ola. 22:00etan hondartzan.
  • Abuztuaren 13an: Iñaki Diegez Trioren kontzertua, 20:00etan Herriko Plazan.
  • Abuztuaren 21ean: Stock Azoka, Herriko Plazan.
  • Abuztuaren 26an: Zinema aire librean: Stardog eta Turbocat. 22:00etan hondartzan.

Iraila

  • Irailaren 2an: Ansorena & Senperenaren kontzertua, 20:00etan elizan.
  • Irailaren 8an: Mendian hil, hirian hil dokumentalaren proiekzioa, 19:30ean kultur etxean.
  • Irailaren 16an: Iker Lauroba & Beste urtaroak kontzertua, 22:00etan kiroldegian. Sarrera: 10€
  • Irailaren 30ean: Popatik: Entzunaldi musiko-poetikoa, 22:00etan kultur etxean. Sarrera: 2€.