Hiribilduaren sorrera, burdinolak, merkataritzatik eratorritako zergak, ontziolak, balea-arrantza… Mende luzez, Orioko ekonomiak eta gizarteak lotura estua izan du errioarekin, eta horrek herriaren eta herritarren nortasuna zizelkatu du. Bisitaren helburua iraganera bidaia egitea izango da, modu atsegin eta dibulgatiboan.

Udaberrian antolatutako bisiten arrakasta ikusita, uztail eta abuztuko larunbatetan errepikatuko dituzte saioak. Biharkoa euskaraz izango da, eta hortik aurrera, hizkuntzak txandatuko dituzte: uztailaren 9an gaztelaniaz, 16an euskaraz, 23an berriro gaztelaniaz, eta horrela, abuztua bukatu arte.

Izen-ematea, zabalik

Bisita gidatuan parte hartzeko aurretik izena eman behar da turismo-bulegoan, orioturismo@gmail.com helbidean edo 943 83 55 65 telefonoan. Plaza mugatuak izango dira.