LH3 eta LH4ko haurrek kalean oinez ibiltzeko aholkuak jaso zituzten, eta LH5 eta LH6koek, berriz, bizikletan ibiltzeko aholkuak. Gainera, herriko kaleetan izandako aldaketen berri eman zieten, trafikoari eta oinezkoei lotutako arauak ezagutzeko.

Kaskoa zozkatuko da

Ostegunean, ekainak 30, bizikleta-kasko bat zozkatuko da 16:00etan kultur etxean. Ikastaroan parte hartu duten eta une horretan kultur etxean dauden gaztetxoen artean egingo da zozketa.