Baldintza-agiriak kontsultagai daude hemen.

Baldintza-agiri horietan zehazten da, besteak beste, nolako arauak bete behar dituzten barraka eta postu horiek garbitasunari buruz, hizkuntzaren erabilerari buruz edota ordutegiari buruz.

Barrakak eta postuak jartzeko eskaerak

Herriko festetan barraka edo posturen bat jarri nahi duenak idatziz eskatu behar dio Udalari, eredu normalizatu baten arabera.

Eskaerak aurkezteko epeak hauek izango dira:

  • San Pedro jaiak: 2022ko ekainaren 3ko arratsaldeko 14:30ak baino lehen.
  • San Nikolas jaiak: 2022ko azaroaren 4ko arratsaldeko 14:30ak baino lehen.