• Aitorpena errenta mekanizatuko bulegoan egiten baduzu, eskatu hango langileari eta berehala aldatuko dizu.
  • Interneteko Zergabidea plataforman egiten baduzu, zerorrek aldatu behar duzu: Datu pertsonalak > Administrazioarekin harremana izateko hizkuntza > Euskara.
  • Gestorian egiten baduzu, eskatu gestoreari aldatu egin nahi duzula.
  • Azkenik, herritarren gehiengo handi batek autolikidazio-proposamena jasotzen du gaur egun. Autolikidazioa onartzerakoan (telefonoz deituta edo internet bidez), euskaraz nahi duzula esaten baduzu, hortik aurrera hala etorriko zaizkizu Ogasunarekiko komunikazioak, zuk besterik erabaki arte.

Urtez urte gehiago

Herritar gero eta gehiagok egiten du errenta-aitorpena euskaraz; baina, oraindik ere, askoz gehiago dira gaztelaniaz egiten dutenak. Udalaren helburua da urtez urte datu horiek hobetzen joatea. Iazko kanpainan, esaterako, 929 oriotarrek egin zuen aitorpena euskaraz, inoiz baino gehiago (egindako guztien %28,94).