Herria eta hondartza lotuko dituen bidegorria udarako prest izatea aurreikusi du Udalak. Obrek 16 aste iraungo dute, eta Morga SL enpresak egingo ditu, EARKI arkitekto-bulegoaren zuzendaritzapean. Kostua 464.792,34 eurokoa izango da (BEZ barne).

Aste Santuko oporraldiaren ostean, apirilaren 25etik aurrera, aldaketa hauek eragingo ditu:

  • Trafikoan: Hondartza bidea herrira sartzeko erabiliko da bakarrik (errailetako bat lanak egiteko okupatuko baitute) eta herriko irteera Estropalari kaletik egin beharko da.
  • Oinezkoen pasaeran: Estropalari kalea edo Bikamiota aldeko espaloia erabili beharko dute oinezkoek, hondartza aldera joateko.

Barkatu eragozpenak.