Gorputzaren ahalduntzeari eta arraun-surfaren teknikari dagokionez, erresistentzia lantzeko ikastaroa izango da, oreka eta arraunketa-teknikak ezagutzeko aproposa.

Bi talde egingo dituzte: lehena 17:00etatik 18:30era, eta bigarrena 18:30etik 20:00etara. Apirilaren 27an abiatuko dituzte eskolak, eta astero elkartuko dira Arraunetxen maiatzaren 25era arte, beti asteazkenarekin.

Izen-ematea Ahalduntze Eskolan egin behar da, eta prezioa 25 eurokoa da.