Trak.Silver adinekoen zahartze aktiboa bermatzeko helburua duen fisioterapia-programa bat da, eta ariketa egiteko errutinak eta etxeko fisioterapiako tratamenduak bateratzen ditu. Euskal Geriatria eta Gerontologia Elkarteak, zahartzaroan aditua den Eraberri fisioterapia zentroak eta EHUko Ageing On ikerketa-taldeak indarrak batu dituzte proiektua aurrera ateratzeko.

Helburu nagusia parte-hartzaileen gaitasun funtzionalak hobetzea da, hauskortasuna saihestea eta haien autonomia mantendu eta bultzatzea. Programak hiru fase nagusi ditu, pertsona bakoitzaren beharrei modu pertsonalizatuan erantzuteko, eta bertan parte hartzen dutenek fisioterapia-saioak jasoko dituzte modu presentzialean edo online. Hamabi asteko programa Adinberri Fundazioak finantzatzen du.

Egitasmoan parte hartzeko interesa duten herritar guztiei zuzendutako saioa izango da biharkoa.