Hautaketa-prozesua Lanbideren bidez egingo da eta hautagaiek abenduaren 7ra arte izango dute aukera izena emateko. Lanbiden izen emateaz gain, baldintzak betetzen direla egiaztatzeko dokumentazioa, merezimenduen atalean baloratzeko ziurtagiriak eta nortasun-agiriaren kopia aurkeztu beharko dituzte izangaiek Orioko Udaleko erregistroan.

Eskaintzaren kodea 162021010918 da eta xehetasunak esteka honetan daude eskuragarri. 

Hauek dira hautaketa-prozesua arautuko duten oinarriak:

Deialdiaren oinarriak (PDF)