Irailaren amaieran abiatuko da lana lortzera bideratutako Hazilan proiektuaren edizio berria eta, dagoeneko, Urola Kostako Elkarteak ireki du bertan parte hartzeko izen-ematea.

Hori baino lehen, egitasmoaren inguruko xehetasun guztiak azaltzeko asmoz, informazio saioa antolatu du Elkarteak.

• Eguna eta ordua: irailak 16, osteguna, 11:00etan.
• Non: On line izango da; Gotomeeting plataformaren bidez.
• Informazio saioan parte hartzeko, aurrez izena eman beharko da galdetegia beteta. Ondoren, saiora sartzeko esteka jasoko du interesdunak bere posta elektronikoan.

Deialdiari buruzko informazio guztia Udal Elkartearen webgunean dago.