Testuinguru horretan, Kontxako banderaren bigarren jardunaldiaz gozatzeko deia egin die oriotarrei, betiere gaur egungo egoerak eskatzen duen zentzunetik eta konpromisotik.

Udako zerbitzuen bukaera

Estropaden bigarren jardunaldiak, gainera, bat egiten du udako denboraldiaren bukaerarekin.

Hori dela-eta, irailaren 12tik aurrera, bertan behera geratuko dira udako denboraldian indarrean egon diren zerbitzu hauek:

  • Txu-txu trena.
  • TAO zerbitzua.
  • Antilla hondartzako kabina, dutxa eta komunak.
  • Hondartzako sorospen-zerbitzua (irailaren 15ean bukatuko da).