Prestakuntza-ikastaroak antolatu ditu Udal Elkarteak merkataritza sektoreko profesionalentzat

Traducción automática al castellano

Uztailean hasi eta abendura bitartean, merkatarientzako eta zerbitzu enpresentzako hainbat prestakuntza-ikastaro emango ditu Urola Kostako Udal Elkarteak.

Ikastaroen helburua da eskualdeko merkataritza eta zerbitzuen alorreko enpresei beren negozioen lehiakortasuna hobetzen laguntzea, bereziki digitalizazio alorreko ikastaroak eskainiz.

Uztailean bi prestakuntza-ikastaro emango dira, biak aurrez aurrekoak. Urola Kostako Udal Elkartearen egoitzan izango dira eta bakoitza bi orduko bi saioz osatuko da. 14:00etatik 16:00etara bitartean emango dira.

Hauek dira uztaileko bi ikastaroak:

  • Facebook eta Instagram sare sozialetako iragarkiak (UZTAILAK 8 eta 12). Facebooken eta Instagramen iragarki-kanpaina bat sortzeko tailer praktikoa izango da. Helburua da Facebook edo Instagramen orri bat sustatzeko, webgunera trafikoa eramateko edo produktu edo zerbitzu bat sustatzeko beharrezko ezagutzak eskuratzea. Tailerrean iragarki kanpaina osoa diseinatuko da, xede-publikoaren segmentazioak, irudiak, bideoak eta iragarkiak osatzen dituzten testuak barne.
  • SEOaren hastapenak; webguneen posizionamendua bilatzaileetan (UZTAILAK 15 eta 19). Webguneek bilatzaileetan duten posizionamendua hobetzera bideratutako tailer praktikoa izango da. Adibide praktikoetatik abiatuta, bilatzaileek webguneetako informazioa jaso eta nola ordena jakin batean kokatzen dituzten aztertuko da; posizionamendua hobetzeko tresnak eta jardunbide egokiak erakustearekin batera.

Urritik aurrera, 20 orduko bi ikastaro antolatuko ditu Udal Elkarteak: lehena, erakusleihoak apaintzeari buruzkoa eta bestea, sare sozialetan iragarri nahi diren produktuen argazkien ingurukoa.

Argibideak eta izena emateko

  • Urola Kostako Udal Elkartea
  • Enpresa Sustapeneko eta Enpresentzako Zerbitzuak (Eli Uzkudun)
  • Tel. 943 890808,
  • enpresa@urolakosta.eus