Udalak ekainaren 1ean jarriko ditu martxan TAO makinak

Urtero bezala, ekainaren 1ean jarriko dira martxan hondartzako eta futbol zelaiko TAO makinak, eta irailaren 12ra arte izango dira funtzionamenduan.

Aparkatzeko eranskailua erosteko aukera

Kasu hauetakoren batean daudenek —eta horiek bakarrik— aukera izango dute, 60 euro ordainduta, aparkatzeko eranskailua erosteko, udaldi osorako balioko diena:

  • Aian erroldatuta daudenak. Aurkeztu beharreko agiriak: errolda-agiria, ibilgailuaren zirkulazio-baimena eta ordainketa egin izanaren agiria.
  • Kanpoan erroldatuta egon arren, Orion lan egiten dutenak. Aurkeztu beharreko agiriak: lan-kontratuaren kopia konpultsatua, ibilgailuaren zirkulazio-baimena eta ordainketa egin izanaren agiria.
  • Orion erroldatuta dauden eta enpresaren ibilgailuren bat erabiltzen dutenak (familia-unitate bakoitzeko eranskailua bakar bat erosi ahal izango dute). Aurkeztu beharreko agiriak: enpresak emandako agiria, ibilgailuaren ohiko gidaria dela ziurtatzen duena; ibilgailuaren zirkulazio-baimena; eta ordainketa egin izanaren agiria.
  • Orion etxebizitza daukatenak, baina herrian erroldatuta ez daudenak (familia-unitate bakoitzeko eranskailua bakar bat erosi ahal izango dute). Aurkeztu beharreko agiriak: Etxebizitzaren jabetza akreditatzen duen eskritura edo erregistro-agiria; ibilgailuaren zirkulazio-baimena; eta ordainketa egin izanaren agiria.