Udalbatzarrak ohiko bilkura egingo du ostegunean, apirilak 29

Traducción automática al castellano

Bilkura udalbatzarraren aretoan egingo da, udaletxean, distantzia- eta segurtasun-neurriak zainduta. 19:30ean hasiko da, eta gai hauek aztertuko dira:

1.- Irakurri eta onartzea, egoki bada, udalbatzarraren 2020ko abenduaren 23ko ezohiko bilkurako eta 2021eko urtarrilaren 28ko ohiko bilkurako akten zirriborroak.

2.- 2021eko udal-aurrekontuaren lehen hiruhilekoaren exekuzioaren berri ematea.

3.- 2021eko lehen hiruhilekoari dagokion ordaintzeko batez besteko epearen berri ematea.

4.- Onartzea, egoki bada, udal-aurrekontu propioaren 5/2021 zenbakidun kreditua aldatzeko espedientea, kreditu-transferentzien modalitatean.

5.- Onartzea, egoki bada, udal-kiroldegiko 15 langileri ordaindu beharreko soldata osagarria, 2021eko urtarrilaren 29tik otsailaren 12ra udal-eraikina itxita egon zelako COVID-19aren pandemia-egoera dela eta.

6.- Lehen onarpena ematea, egoki bada, etxez etxeko laguntza-zerbitzua arautzen duen udal-arautegiari.

7.- Onartzea, egoki bada, Orioko udal-kanpinean igerileku berria egiteko obrak, hornidura eta instalazioa kontratatzeko baldintza administratibo partikularrak eta baldintza teknikoak.

8.- Eskariak eta galderak.