Haurreskolan izena emateko epea apirilaren 12an irekiko da, eta 21ean itxi

Traducción automática al castellano

Orioko Maria Maestra haurreskolan matrikulatzeko epea apirilaren 12an zabalduko da, Pazko astearen ostean, eta irekita egongo da apirilaren 21era arte.

Matrikulatzeko, haurrak jaiota izan behar du.

Orain matrikulatzen diren haurrak irailetik aurrera hasiko dira haurreskolan.

Haurreskola bisitatzeko aukera

Bizi dugun osasun-krisia dela eta, ez da ate irekietako egunik izango, baina interesatuek aukera izango dute haurreskola bisitatzeko aldez aurretik hitzordua hartuta. Bisitak banan-banakoak izango dira hitzartutako orduetan eta, beraz, komeni da garaiz eskatzea interesatu guztiek aukera izateko.

Hitzordua hartzeko, informazio gehiago eskatzeko edo matrikula egiteko, jo haurreskolara telefonoz edo posta elektronikoz:

Dagoeneko eskatu daiteke ordua, haurreskola bisitatzeko.

Plaza hutsak

Momentu honetan haurreskolak baditu plaza libreak, bai 0-1 bitarteko haurrentzat eta bai 1-2 bitartekoentzat.

Informazio gehiago Orioko Maria Maestra Haurreskolaren Facebook-eko orrialdean