Arnasguneen garrantzia nabarmendu nahi du UEMAk, Jaurlaritzarekin eta Nafarroako Gobernuarekin abiatutako kanpainaren bidez

Traducción automática al castellano

«Arnasa gara» du izena kanpainak eta helburu hau du: arnasguneek euskararentzat eta Euskal Herriarentzat duten garrantzia nabarmentzea.

Kanpaina orain dela bi urte abiatu zen, eta orain aurkeztu den fase berrirako zortzi bideo labur sortu dituzte, hizkuntza-ohituren inguruan hausnartzeko. Bideo horiek datozen bi hilabeteotan zabalduko dituzte, astero bat . Kanpainari hauspoa emateko, musikarien, aktoreen, kazetarien eta kirolarien laguntza izango dute sare sozialetan.

Hiru Damatxo komunikazio-enpresak egin ditu zortzi bideoak eta sare sozialetan eta ohiko mezularitza-aplikazioetan zabalduko dira. Astero bideo bat zabalduko dira eta dagoeneko kalean da lehenbizikoa. Lehen bideoan bi neska katalan agertzen dira, bisitan Euskal Herrira etorri eta euskararekin topo egitea espero dutenak:

Kanpainari buruzko informazio gehiago:

https://www.arnasagara.eus/

https://www.uema.eus/2021/03/18/arnasguneen-garrantzia-nabarmentzeko-eta-hizkuntza-ohituren-inguruan-hausnartzeko-kanpaina-aurkeztu-dute-uemak-nafarroako-gobernuak-eta-eusko-jaurlaritzak/

arnasagaraBI