Udalbatzarrak ohiko bilkura egingo du ostegunean, martxoak 25

Traducción automática al castellano

Bilkura udalbatzarraren aretoan egingo da, udaletxean, distantzia- eta segurtasun-neurriak zainduta. 19:30ean hasiko da, eta gai hauek aztertuko dira:

1.- Irakurri eta onartzea, egoki bada, udalbatzarraren 2020ko azaroaren 26ko ohiko bilkurako aktaren zirriborroa.

2.- Onartzea, egoki bada, udal-aurrekontu propioaren 3/2021 zenbakidun kreditua aldatzeko espedientea, kreditua transferitzeko modalitatean.

3.- Onartzea, egoki bada, udal-aurrekontu propioaren 4/2021 zenbakidun kreditu aldatzeko espedientea, kreditu gehigarriaren modalitatean.

4.- Onartzea, egoki bada, kontratazio-espedienteen kontratazio-mahaiaren osaketaren aldaketa, kontratazio-organoa udalbatzarra denean.

5.- Onartzea, egoki bada, Orioko baratza parkea adjudikatzeko eta kudeatzeko udal araudi erregulatzailea.

6.- Berrestea, egoki bada, 2019ko maiatzaren 20ko 241 zenbakidun alkate-dekretua, onartzen duena, besteak beste, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrari doan lagatzea segidako finka hau: Anibarko Portuko 30, 31 eta 32 zenbakiekin adierazitako eraikinaren beheko solairuko 1 zenbakidun merkataritza-lokala.

7.- Eskariak eta galderak.