Bainatzeko uren kalitateari buruzko iritziak jaso nahi ditu Europako Batzordeak

Traducción automática al castellano

Europako Batzordeak bainatzeko uren inguruko legedi europarra berraztertzeko prozesua jarri du martxan eta, horren barruan, herritarren iritziak eta ekarpenak jaso nahi ditu, galdetegi baten bidez (ingelesez):

https://ec.europa.eu/info/law/better-regulation/have-your-say/initiatives/12658-Bathing-water-quality-review-of-EU-rules

Web-orri horretan, Europako Batzordeak gaiari buruz egin duen lanketaren berri jaso daiteke eta, interesa dutenek beren ekarpen eta iritziak aurkeztu ditzakete, apirilaren 1a baino lehen, «Give Feedback» botoiari sakatuta.

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak galdetegiaren berri zabaltzea eskatu die EAEko kostaldeko udalei.