Martxoaren 29a izango da azken eguna Udalak deitutako lan-poltsetan izena emateko

Traducción automática al castellano

Gaurko egunez argitaratu dira Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean Udalaren iragarkiak, zazpi lanpostutarako lan-poltsak eratzeko deialdia egiten dutenak.

Lan-poltsa horien deialdian parte hartu nahi dutenek martxoaren 29a dute eskaerak aurkezteko azken eguna. Horretarako, eskari-orria betetzeaz gain, oinarrietan zehazten diren agiriak aurkeztu behar dituzte udaletxean.

Hauek dira Udalak eratu nahi dituen lan-poltsak:

  • Administraria Orioko Udalerako
  • Orioko Udaleko obra eta zerbitzutako brigadaren arduraduna eta udal-kanpineko mantentze-lanen arduraduna
  • Garbitzailea Orioko udal-eraikinetarako eta udal-kanpinerako
  • Harreragilea Orioko turismo-bulegorako eta udal-kanpinerako
  • Ofizial balioaniztuna, elektrizitatean espezializatua, Orioko Udaleko obra eta zerbitzutako brigadarako nahiz udal-kanpinerako
  • Peoi balioaniztuna Orioko Udaleko obra eta zerbitzutako brigadarako nahiz udal-kanpinerako
  • Orioko Udaleko udaltzaina

Lan-poltsa horien oinarriak eta parte hartzeko eskaera-orria hemen deskargatu daitezke:

Lan-poltsak 2021