Orioko Udalak eta herriko ikastetxeek bat egin dute martxoaren 8ko aldarrikapenekin

Traducción automática al castellano

Eskualdeko udalak eta ikastetxeak biltzen dituen Hezkidetza Foroaren ekimenez, mezu bateratu bat zabaldu dute Orioko Udalak, Zaragueta eskolak eta Herri Ikastolak, astelehenean, martxoak 8, ospatuko den Emakumeen Nazioarteko Eguna dela eta.

Bai ikastetxeek eta bai Udalak pankarta jarri dute fatxadan «Gu ere martxoak 8» leloa erakusten duena. Horrez gain, ikastetxeetan gaia lantzen ari dira egun hauetan, Zarauzko Berritzeguneak prestatutako unitate didaktikoa erabiliz eta argazkiak egin dituzte, egunaren aldarrikapenekin bat egiten dutela adierazteko. Pandemia-egoera dela eta, ezin izan dituzte beste urteetako argazki jendetsuak egin, baina talde txikian bildu dira pankartapean, mezuarekin bat egiten dutela erakusteko.

Eskualde osoko ikastetxe eta udalek adostutako lelo hau ere egin dute publiko gaurko egunez: «Martxoaren 8ari begira, guztiok bat egiten dugu guztion berdintasunaren eta parekidetasunaren alde».

M8eskola21

 

M8ikastola21