Bi oriotarrek parte hartu dute aurtengo Andoaingo Piano Jaialdian

Traducción automática al castellano

Otsailak 27 eta 28an egin zen, Andoainen, aurtengo 16. Piano Jaialdia, bizi dugun pandemia-egoerak baldintzatuta egin behar izan dena.

Urtero bezala, Orioko ordezkaritza bat izan da jaialdian, nahiz eta aurten besteetan baino txikiagoa izan den, bi ikasle hauek baizik ez baitira joan:

  • Martin Daly, batetik, Bakarlarien B mailan parte hartu duena, pieza hau joz: D. Kabalevskyren «Toccatina 12».
  • Ane Blazquez, bestetik, Sari bereziko piano bakarlaria A mailan parte hartu duena, pieza hau joz: J. G. Sarmientoren «Txikiludio 1». Aurtengo sari berezia, Javier González Sarmiento pianojole donostiarraren 24 pieza laburreko bi bildumari zuzenduta zegoen.

Martinek eta Anek egindako lana oso ondo baloratu zuen epaimahaiak, eta urrezko domina eman zien biei.