• Administraria Orioko Udalerako
  • Orioko Udaleko obra eta zerbitzutako brigadaren arduraduna eta udal-kanpineko mantentze-lanen arduraduna
  • Garbitzailea Orioko udal-eraikinetarako eta udal-kanpinerako
  • Harreragilea Orioko turismo-bulegorako eta udal-kanpinerako
  • Ofizial balioaniztuna, elektrizitatean espezializatua, Orioko Udaleko obra eta zerbitzutako brigadarako nahiz udal-kanpinerako
  • Peoi balioaniztuna Orioko Udaleko obra eta zerbitzutako brigadarako nahiz udal-kanpinerako
  • Orioko Udaleko udaltzaina

Lan-poltsa horien oinarriak eta parte hartzeko eskaera-orria hemen deskargatu daitezke:

Lan-poltsak 2021

Udalak ez du egingo aurten udako lanpostuen deialdirik.

Eskaerak

Lan-poltsen deialdian parte hartzeko eskaerak hamabost egun naturaleko epean aurkeztu behar dira, iragarkiak Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita. Udalak dagoeneko bidali ditu iragarkiak Gipuzkoako Aldizkari Ofizialera, baina oraindik ez dira argitaratu.

AKATSEN ZUZENKETA

Akats bat zegoen ofizial balioaniztunaren lanpostuan eta Udalak zuzendu egin du: lan-poltsa horretan parte hartzeko ez da beharrezkoa C1 gidabaimena izatea, baizik-eta B gidabaimena. C1 gidabaimena izatea baloratu egingo da, puntu batekin.

Udalak zuzendu du dagoeneko lan-poltsa horren deialdia webgunean, eta Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean bertsio zuzendua argitaratuko da.