Izen-ematea

Izena emateko epea aste honetan zabaldu du UEMAk, eta martxoaren 31 arte izango da zabalik.

Online egin daiteke, esteka honetan, telefonoz (943 816699) edo posta elektronikoz datuak bidalita (hezkuntza@uema.eus).

Matrikularen prezioa 89 eurokoa da.

Herri euskaldunetako gazteen topaketa

Herri euskaldunetako gazteak euskararen inguruan sentsibilizatzea, kontzientziatzea eta eragile aktibo bihurtzea da topaketen helburua: Euskaraz bizi diren gazteek inertziatik kontzientziarako saltoa ematea eta horrekin efektu biderkatzailea sortzea.

Aisialdiarekin eta euskal kulturarekin lotutako programa erakargarria gozatu ahal izango dute partehartzaileek.

Ikusi hemen informazio gehiago topaketari buruz (PDF)

Begiraleak eta sukaldariak hartzeko deialdia

Topaketarako begiraleak eta sukaldariak behar ditu UEMAk, eta horiek hautatzeko prozedura abiatu du.

Topaketan begirale edo sukaldari izan nahi dutenek ere martxoaren 31 baino lehen bidali beharko dute curriculuma, hemen zehaztutako prozedura eta baldintzen arabera:

Begiraleak eta sukaldariak hautatzeko prozedura (PDFan).