Hondatutako bizikletak bide publikotik erretiratzen hasiko da Udala

Traducción automática al castellano

Kalean abandonatuta dauden jabe jakinik gabeko bizikletak erretiratuko ditu Udalak aste honetatik aurrera. Hasiera batean, oso hondatuta eta egoera kaskarrean dauden bizikletak erretiratuko ditu. Udaltzaingoak zigilu bat jarriko die aurrena bizikletei eta, inork ez baditu erreklamatzen, handik zazpi egunetara hondakin gisa tratatuko ditu.

Kaleak txukuntzea eta bizikletalekuetan tokia libratzea da helburua. Bizikletaleku batzuk beteta izaten dira sarri eta, askotan, dagoeneko erabiltzen ez diren bizikleta hondatuak daude bertan amarratuta, tokia okupatzen. Bizikleta horiek zirkulaziotik kenduko ditu Udalak.

Bizikletak bizikletalekuetan

Bestalde, Udalak dei egiten die herriko bizikleta zaleei, ez uzteko beren bizikletak horretarako prestatuta dauden tokietatik kanpo. Batzuek ohitura dute bizikletak edozein tokitan amarratzeko (faroletan, barandetan, altzari urbanoetan…) eta Udalak gogorarazi nahi die bizikletak bizikletalekuetan lotu behar direla.

Sujerentzia eske

Udala prest dago bizikletaleku gehiago jartzeko, beharrezkoak badira, eta, horretarako, gustura jasoko ditu bizikleta zaleen proposamenak eta sujerentziak. Bizikletaleku gehiago behar direla uste dutenek, beraz, egin ditzatela beren proposamenak, non eta zenbat behar diren adieraziz. Udalak aztertuko ditu proposamen guztiak eta hartuko ditu behar diren neurriak erantzun egokia emateko.

 

zigiluabizikleta21