Orioko Udalak, urtero bezala, hobariak edo bonifikazioak onartu ditu familia ugarientzat, Ondasun Higiezinen Zergari dagozkionak.
Interesatuek otsailaren 26a arteko epea dute hobari horiek eskatzeko udal-bulegoetan.
Traducción automática al castellano
Orioko Udalak, urtero bezala, hobariak edo bonifikazioak onartu ditu familia ugarientzat, Ondasun Higiezinen Zergari dagozkionak.
Interesatuek otsailaren 26a arteko epea dute hobari horiek eskatzeko udal-bulegoetan.
Familia ugaria direla akreditatuta daukatenek etxebizitza BATENTZAKO eskatu dezakete hobaria, etxebizitzaren balio katastrala gehienez 180.000 eurokoa baldin bada eta baldintza hauek betetzen badituzte:
Hiru hobari-mota
Aplikatuko diren hobariak hauek izango dira:
Eskaera nola egin
Hobariaren eskaera egiteko, udal-bulegoetara jo behar da otsailaren 26a baino lehen, ordutegi honen barruan: 8:30etik 14:30era, astelehenetik ostiralera.
Bertan emango zaien instantzia bete beharko dute interesatuek (beheko estekatik ere deskargatu daiteke) eta udal-bulegoetan aurkeztu dokumentazio honekin batera:
Hobariaren eskaera urtero aurkeztu behar da.