Datorren astearte goizean Txanka-hondartzako bidea erabili beharko da herritik ateratzeko

Traducción automática al castellano

Udalak ur-arketa bat konpondu behar du Xixario erretegiaren inguruan eta, beraz, inguru hori itxita geratuko da trafikorako otsailaren 2ko 07:30etik 14:00ak bitartean. Marea biziak direnean ura sartzen da arketan eta ondo zigilatu behar da. Konponketa egiteko, marea biziak diren tartea aprobetxatu behar da eta horregatik erabaki du Udaleko bulego teknikoak lanak egun eta ordu horretan egitea.

Lanak egiten diren bitartean, beraz, aldaketak izango dira ibilgailuen zirkulazioan eta, herritik ateratzeko, nahitaez, Txanka-hondartzako bidea erabili beharko da.

Oa kalea ere itxita

Bestalde, otsailaren 1ean eta 2an obrak egin behar dira Goiko Kaleko eraikin batean, Oa kalean, eta, hori dela eta, Iturbide 15-17 eta Oa kaleko zati bat itxiko da bi egunetan.

Barkatu eragozpenak.