Aritzaga, Endaia eta Herriko Plaza libre eta erabilgarri geratuko dira gaurtik aurrera

Traducción automática al castellano

Lana guztiz bukatzeko geratzen diren erremateak (arketak, konponketa txikiak, kioskoko toldoa, altzari urbanoak, zabor-ontziak…) urtarrila-otsailetan egingo dira, baina plaza ingurua libre geratuko da, erabilgarri, gaurtik aurrera. Urte hasieran egingo diren lan txikiek ez dute sortuko eragozpen handirik, oso interbentzio puntualak izango direlako, toki jakinetan.

Lanak luze joan dira eta eragozpen handiak sortu dizkiete herritarrei (hautsa, zarata, ibiltzeko trabak…), baina plaza inguruak asko irabazi du antolamendu berriarekin. Udalak eskerrak eman nahi dizkie herritarrei eta, bereziki, inguruko biztanle, dendari eta tabernariei, izan duten pazientziagatik eta erakutsi duten jarrera ulerkorragatik.