Udalbatzarrak ezohiko bilkura egingo du asteazkenean, abenduak 23

Traducción automática al castellano

Bilkura udalbatzarraren aretoan egingo da, udaletxean, distantzia- eta segurtasun-neurriak zainduta. 19:30ean hasiko da, eta gai hauek aztertuko dira:

1.- Onartzea, egoki bada, udal-aurrekontu propioaren 10/2020 zenbakidun kreditua aldatzeko espedientea, kreditua transferitzeko modalitatean.

2.- Onartzea, egoki bada, udal-aurrekontu propioaren 11/2020 zenbakidun kreditu aldatzeko espedientea, kreditu gehigarriaren modalitatean.

3.- Bertan behera uztea, egoki bada, 2020ko udal-aurrekontu propioaren kreditu ez erabilgarri batzuk.

4.- Dagozkion erabakiak hartzea, egoki bada, udal-eraikinen kontzesio administratiboen kanonaren ordainketari buruz.

5.- Onartzea, egoki bada, Eusko Gudari 54 eraikineko etxabeko merkataritza-lokalaren salerosketa, eta alkateari ahalmena ematea salerosketaren eskritura publikoa sinatzeko.

6.- Dagozkion erabakiak hartzea, egoki bada, alkatearen urtarrilaren 2ko 1/2020 dekretuari dagokion administrazio-egintzak interes publikorako kaltegarritzat jotzeari buruz.

7.- Lehen onarpena ematea, egoki bada, Orioko Hiri Antolamenduko Plan Orokorraren aldaketa puntualari. Aldaketa puntuala Dike-Kofradia eremu urbanistiko ez-jarraituei dagokie eta Dikeko Kontzertazio Batzordeak sustatu du.

8.- Eskariak eta galderak.