Gipuzkoako COVID-19 mapa sartu du Udalak webgunean, pandemiaren egunean eguneko datuak emateko

Traducción automática al castellano

Gipuzkoako Foru Aldundiak garatutako aplikazio bati esker, herritarrek COVID-19ko pandemiaren Gipuzkoako datuak kontsultatu ditzakete egunez egun: bezperako positibo berriak, 14 eguneko datu metatuak, 100.000 biztanleko tasa, guztirako positiboak eta hildakoak…).

Mapa hori udal-webgune honetan kontsultatu daiteke orain, helbide honetan:

https://www.orio.eus/covid19-mapa

Mapara sartuta, Orioko eguneko datuak nabarmentzen ditu, baina aukera ematen du, baita ere, Gipuzkoako herriz herriko datuak kontsultatzeko eta baita Gipuzkoa osokoak ere.