Udalak eskerrak eman nahi dizkie herriko ostalariei, udako Bertatik Bertara kanpainari egin dioten harrera onagatik

Traducción automática al castellano

Udalak bat egin zuen udan UEMAren «Bertatik Bertara» kanpainarekin eta banan-banan bisitatu zituen herriko ostalaritza-establezimenduak, helburu hauekin:

  • Merkataritza eta ostalaritza suspertzeko abiatutako egitasmoaren berri ematea eta horri buruzko iritzi eta ekarpenak jasotzea.
  • Ostalarien konplizitatea bilatzea aurrerantzean egingo diren lanetarako.
  • «Bertatik Bertara» kanpainaren mezua helaraztea: gertukotasunaren balioa eta, horrekin lotuta, zerbitzua euskaraz ematearen garrantzia.
  • Gure establezimenduetako paisaia linguistikoa euskalduntzeko lanean sakontzea.

Bisitetan establezimenduetako oharrak eta kartelak euskaratzeko laguntza eskaini zien Udalak ostalariei eta, horrez gain, 7.500 mahai-zapi banatu zituen doan (ikusi irudia), egitasmoa ezagutzera emateko.

Behin udako denboraldia bukatuta, Udalak eskerrak eman nahi dizkie ostalariei kanpainari egin dioten harrera onagatik eta Orion gure hizkuntza eta gure produktuak bizi-bizi mantentzeko egiten duten ahaleginagatik. Mila esker denoi!

Webgune honek cookie propioak eta besteenak erabiltzen ditu, nabigazio zerbitzuak hobetzeko asmoz. Nabigatzen jarraitzen baduzu, gure cookieen politika onartzen duzula ulertuko dugu.