Arrakastatsua izan zen Lesboseko errefuxiatuentzat Orion egindako janari-bilketa

Traducción automática al castellano

Zaporeak elkarteak bultzatutako Lesboseko errefuxiatuentzako janari-bilketa irailaren 25ean eta 26an egin zen, eta Orion herriko boluntario-talde bat aritu zen guztia antolatzen.

Boluntario-talde horrek adierazi du oso arrakastatsua izan zela bilketa eta eskerrak eman nahi izan dizkiete herritarrei ekimenari egin dioten harrera bikainagatik.

Bilketaren bi egunetan oso eguraldi kaskarra egin zuen, baina, hala ere, jende asko joan zen udaletxe aurrean jarritako postura. Ekimenari babesa eman dioten dendetan ere janari asko bildu zen. Besteak beste,bildu ziren:

  • Atuna. 63 kg
  • Olioa. 481 litro
  • Pasta: 247 kg
  • Arroza: 327 kg
  • Lentejak: 326 kg
  • Garbantzuak: 235 kg
  • Babarrunak: 132 kg

Eta, horrez gain, potitoak, esne-hautsa, tomatea, sardinak, barra energetikoak kontserbak, gailetak, espezieak, pardelak…

Boluntario-taldeak adierazi du dirutan ere jaso zutela laguntza eta nabarmendu dute gazte-talde batek diru-ekarpen handia lortu zuela Bizum bitartez eta horrekin janari asko erosi zutela gero.

Webgune honek cookie propioak eta besteenak erabiltzen ditu, nabigazio zerbitzuak hobetzeko asmoz. Nabigatzen jarraitzen baduzu, gure cookieen politika onartzen duzula ulertuko dugu.