Udalak eta Arraun Elkarteak ohar bateratua kaleratu dute, arraunzaleei zuhurtzia eta ardura eskatzeko

Traducción automática al castellano

Honela dio Udalak eta Arraun Elkarteak bat eginda kaleratu duten oharrak:

Datorren igandean, irailak 13, Kontxako estropadako bigarren jardunaldia izango da; egun seinalea Orioko arraunzaleontzat, egutegian markatuta izaten dutena. Aurten, ordea, COVID-19ak sortutako egoera dela eta, ezin izango dugu egun berezi hori nahi genukeen bezala ospatu, eta Udalak eta Arraun Elkarteak dei egiten diegu herritarrei zentzuz eta arduraz jokatzeko egun horretan, arrisku-egoerarik ez sortzeko eta elkar babesteko.

Egoerak jende-pilaketak ekiditea eta segurtasun-neurri guztiak betetzea eskatzen du eta, hori dela eta, igandean ez dugu inolako ekitaldirik antolatuko.

Guk gure esku dagoen guztia egin dugu, segurtasuna zaintzeko: protokoloak ezarri, eragile inplikatuekin bilerak egin… Orain zuei, herritarroi, eskatzen dizuegu zuen partea ere betetzeko. Herritar bakoitzak ere ardura hartu behar du eta zentzuz jokatu, besteei eskatzen diena bere buruari aplikatuz eta bere gain dagoena egoki betez.

Orion ospakizun asko eta handiak egin ditugu Kontxako estropadaren bueltan eta seguru gaude gero ere are handiagoak egiteko gaudela.

Esanda bezala: zaindu elkar eta AUPA ORIO!

Orioko Udala eta Arraun Elkartea

Webgune honek cookie propioak eta besteenak erabiltzen ditu, nabigazio zerbitzuak hobetzeko asmoz. Nabigatzen jarraitzen baduzu, gure cookieen politika onartzen duzula ulertuko dugu.