Udalak eta herriko bi ikastetxeek bat egin dute Homofobiaren Kontrako Nazioarteko Egunarekin

Traducción automática al castellano

Urola Kostako Hezkidetza Foroak proposatuta, Udalak eta eskualdeko ikastetxeek bat egin dute aurten ere Homofobiaren Kontrako Nazioarteko Egunarekin. Beti maiatzaren 17an egiten da eta aurten igandearekin tokatu da.

"Naizela naizena, onartua"

Aurten bizi dugun egoera bereziagatik, ikastetxeetan ezin izan dute ekitaldi bateraturik antolatu, baina gaia landu dute, aurreko urtetan bezala. Bestalde, ostadarraren bandera jarri dute ikastetxeek eta Udalak herritarren bistan, 'NAIZENA NAIZELA, ONARTUA' leloarekin. Udalak udaletxeko balkoian jarri du bandera eta datorren astera arte izango da bertan.

Hezkidetza Foroak, iaz, lorategiak ostadarraren koloreekin apaintzeko proposamena egin zien eskualdeko ikastetxeei eta udalei, 'Zaindu aniztasunaren lorategia' leloa abiapuntu hartuta. Aurten, egoera dela eta, ez du horrelako deirik egin, baina Udalak, herriko lorategiak zaintzen dituen enpresarekin hala adostuta, ostadarraren koloreekin apaindu du tren-geltokiaren ondoko errotonda, aniztasun sexualaren aldarria egiteko eta homofobiaren kontra agertzeko.

naizenanaizela20

Webgune honek cookie propioak eta besteenak erabiltzen ditu, nabigazio zerbitzuak hobetzeko asmoz. Nabigatzen jarraitzen baduzu, gure cookieen politika onartzen duzula ulertuko dugu.