Orioko EH Bilduk, EAJk eta Orain taldeak BALKOITIK LEIHOETARA ekitaldi bateratua deitu dute, Aberri Eguna dela eta

Traducción automática al castellano

Orioko EH Bilduk, EAJk eta Orain taldeak ekitaldia deitu dute batera, igandeko Aberri Eguna dela eta, BALKOITIK LEIHOETARA izenpean.

Hau da deialdia egiteko adostu duten testua:

BALKOITIK LEIHOETARA EKIMENA

Hasteko, goizean goizetik balkoietan ikurrinak jartzeko deia egiten diegu herritar guztiei, Aberri Egunaren ospakizuna egiteko. Udaletxean masta erdian jarriko dugu ikurrina, bizi dugun egoera zailagatik.

Hau izango da ekitaldiaren programa:

12:15 ORIO MUSIKAZ BLAI: Euskal musikaz doinuez estaliko dugu herria.

12:30 MINUTUKO ISILUNEA: Suziriak eztanda egingo du eta, ondoren, minutuko isilunea egingo dugu:

  • Senitartean edo lagunartean galera pertsonalak izan dituzten herritarrengatik.
  • Zaintza eta osasun alorreko langileen jarduna eskertzeko.

Amaieran beste suziri bat botako da.

ORIO KANTARI: Ondoren Txoriak Txori abestuko dugu.

AMAIERA: Txalo zaparrada Aberri Eguneko ekimenari amaiera emateko.

ONDOREN ORIOKO HERRIA EUSKAL MUSIKA DOINUEZ JANTZIKO DUGU!

EH Bildu Orio, Orioko EAJ eta Orain Herri Plataforma

Webgune honek cookie propioak eta besteenak erabiltzen ditu, nabigazio zerbitzuak hobetzeko asmoz. Nabigatzen jarraitzen baduzu, gure cookieen politika onartzen duzula ulertuko dugu.