Herrian osatu den zaintza-sarean 101 boluntario daude dagoeneko

Traducción automática al castellano

Herritarrek osatutako zaintza-sare horrek adineko jendearekin egingo du lan batez ere. 70 urtetik gorako oriotarren jarraipena egingo dute eta laguntza eskainiko diete:

  • Herriko denda txikietan erosketak egiteko
  • Botikak eta farmaziako gauzak erosteko

Dagoeneko 101 boluntariok eman du izena zaintza-sarean parte hartzeko; gehienak, emakumeak. Boluntario horien lehenbiziko lana 70 urtetik gorako guztiei deitzea izango da, dauzkaten beharrak identifikatzeko. Gaur arratsaldean bertan hasiko dira telefono-deiak egiten. Behin beharrak identifikatuta, lana antolatzeari ekingo diote.

Boluntario-lanetan ariko diren guztiek zorrotz beteko dituzte Osakidetzak emandako jarraibideak eta Udalak beren esku jarriko ditu beharrezko ekipamendu guztiak: maskarak, eskularruakā€¦ Ondo identifikatuta joango dira, boluntario-lana egiteko Udalaren baimena dutela adierazten duen txartel batekin.

Zaintza-sarearen zerbitzuak baliatu nahi dituzten herritarrek 642 409 422 telefonora deitu behar dute zaintza-sarearekin harremanetan jartzeko eta beren beharrak azaltzeko.

Kalean ibiltzeko debekua

Desgaitasun intelektuala daukan pertsona bat beren kargura dutenek aukera izango dute kalera ateratzeko pertsona horrekin, betiere osasun-agintariek emandako gomendioak jarraituta eta denbora-epe mugatu baterako. Debekuaren salbuespen hori justifikatzeko, aldean eraman beharko dute pertsona horren desgaitasuna frogatzen duen agiria.

Webgune honek cookie propioak eta besteenak erabiltzen ditu, nabigazio zerbitzuak hobetzeko asmoz. Nabigatzen jarraitzen baduzu, gure cookieen politika onartzen duzula ulertuko dugu.