Hondakinak Biltzeko Zerbitzuaren oharra, Eguberriak direla-eta

Traducción automática al castellano

Eguberriak direla-eta, urteko azken bi asteetan etxeko hondakin handiak biltzeko zerbitzurik ez da egingo Orion.

Orion etxeko hondakin handiak (etxeko tresna eta altzari zaharrak) ateratzeko eguna asteartea izaten da eta aurten urteko azken asteartean abenduaren 24a eta 31 dira. Bi astearte horietan eta da zerbitzurik emango eta, beraz, 2020ko urtarrilaren 7ra arte ezin izango da etxeko hondakin handirik kalean utzi. Bitartean, nahi izanez gero, erabiltzaileek hondakin handiak garbiguneetara eraman ditzakete.

Barkatu eragozpenak.

Hondakin handien bilketari buruzko informazioa, hemen:

http://www.urolakosta.eus/eu/web/ingurumena-urolakosta/hondakin-handiak

 

Webgune honek cookie propioak eta besteenak erabiltzen ditu, nabigazio zerbitzuak hobetzeko asmoz. Nabigatzen jarraitzen baduzu, gure cookieen politika onartzen duzula ulertuko dugu.