Herritarren trebetasun digitalak hobetzeko ikastaroa antolatu du Udal Elkarteak

Traducción automática al castellano

145 orduko prestakuntza-programa bat izango da eta azaroaren 4an hasiko da.

Prestakuntzaren helburua hau izango da: herritarrak gaitzea enpresetan lan egiteko beharrezkoak diren baliabide teknologikoetan.

Norentzat

Goi mailako ikasketak dituzten eskualdeko herritar guztiei bideratuta dago ikastaroa: langileei nahiz lana bilatzen ari direnei.

Programaren xehetasunak

Guztira, 145 orduko ikastaroa izango da. Lehen prestakuntza fasean (130 ordu) lan-merkatuan aritzeko beharrezkoa den teknologiaren ezagutza praktikoa eskainiko da. “Lan-mundura zubia” izeneko bigarren fasean (15 ordu), aldiz, lana bilatzeko baliabideak ezagutu eta entrenatzeko aukera eskainiko da.

Azaroaren 4tik abenduaren 13ra bitartean izango da ikastaroa. Eskolak goizez izango dira, 09:30etik 14:30era.

Gai hauek landuko dira:

  • Digital Business (15 ordu)
  • Ecommerce OmnichaneL (15 ordu)
  • Internet of things (15 ordu)
  • Zibersegurtasuna (10 ordu)
  • Errealitate birtuala eta areagotua (20 ordu)
  • Big Data & Business Intelligence (20 ordu)
  • Robotika eta sistema adimentsuak (20 ordu)
  • Ekoizpen adimentsua (20 ordu)

Izen-ematea

Ekimenean parte hartzeko izena eman behar da aldez aurretik, urriaren 29a baino lehen. Izena emateko eskaera-orria web gunean jaitsi daiteke edo harreran jaso.

  • Izan-be digital ekimenean izena emateko eskaera-orria
  • Izan-Be digital ikastarorako, eskaera-orriaz gain, ezinbestekoa da galdetegia betetzea.

Eskaera-orria, NAN fotokopia eta curriculuma aurkeztu beharko dira, emailez: lanpoltsa@urolakosta.eus posta elektronikora, edo aurrez aurre Urola Kostako Udal Elkarteko egoitzan: Urdaneta bidea 6, 20800, Abendaño poligonoa, Zarautz.

Argibideak

  • Urola kostako Udal Elkartea, Garapen Agentzia
  • Enplegu eta Lan-orientazio Zerbitzua (Vanessa Garcia, Olaia Sainz)
  • Tel. 943890808
  • lanpoltsa@urolakosta.eus

Webgune honek cookie propioak eta besteenak erabiltzen ditu, nabigazio zerbitzuak hobetzeko asmoz. Nabigatzen jarraitzen baduzu, gure cookieen politika onartzen duzula ulertuko dugu.