Orioko Eguneko Zentroak 15 urte bete ditu

Traducción automática al castellano

Gaurko egunez bete dira 15 urte Orioko Eguneko Zentroa ireki zela eta ekitaldi xume bat egin dute bertan, urteurrena ospatzeko.

15 urteotan makina bat familiari eman dio zerbitzua Eguneko Zentroak eta egindako ibilbide hori ekarri dute gogora gaurko ekitaldian. Bertan izan dira zentroko langile eta erabiltzaileak eta Udaleko alderdi guztietako ordezkariak.

Zaintza-lanaren garrantzia

Anuska Esnal alkateak azpimarratu nahi izan du horrelako zentroek jokatzen duten papera: “Pertsonak jarri behar ditugu erdigunean: gure aiton-amonak, beren familiak, haiekin lanean ari diren langileak… Zaintza-lana herri zoriontsuago baten zutabea da. Zaintza dezagun zaintza!”

egunekozentroaBAT19

Webgune honek cookie propioak eta besteenak erabiltzen ditu, nabigazio zerbitzuak hobetzeko asmoz. Nabigatzen jarraitzen baduzu, gure cookieen politika onartzen duzula ulertuko dugu.