Eskatu zita alkatearekin!

Traducir al español

Anuska Esnal Oliden alkatearekin aurrez aurre hitz egin nahi duten herritarrek horretarako aukera daukate, udaletxean aldez aurretik zita hartuta.

Astearte eta ostegun goizetan

Alkateak astearte eta ostegun goizak baliatuko ditu herritarrekin aurrez aurreko bilerak egiteko eta, beraz, proposamen, iradokizun edo kexaren bat duten herritarrek aukera izango dute berari zuzenean planteatzeko.

Hori bai, aldez aurretik, hitzordua hartu behar da udaletxera deituta (943 830 346) edo mezu elektroniko bat bidalita idazkaritza@orio.eus helbidera.

Hitzorduetarako ordutegia hau izango da, hasiera batean: 09:00etatik 13:00etara.