Bi eskoletako zenbait gazte errefortzu-eskolak jasotzen ari dira uztailean, euskara-maila indartzeko

Traducir al español

Udaleko Euskara batzordeak antolatuta, errefortzu-eskolak jarri dira abian aurten ere, ikasle etorriberrien euskara-maila hobetzeko.

Astean hiru aldiz hartzen dituzte klaseak: astelehen, asteazken eta ostiraletan, ordu betez. Bi eskoletako haurrak ari dira parte hartzen, bi taldetan banatuta, adinaren arabera. Uztaila osoa emango dute horretan.

Hamargarren urtea da Udalak errefortzu-eskola hauek antolatzen dituela udan eta ikastetxeek ondo baloratzen duten zerbitzua da.

Ikastolak utzitako gela batean ari dira klaseak hartzen, DBHko eraikin berrian.

Argazkian ez dira ikasle guztiak agertzen, baina bai gehienak. Guztira, 16 gaztetxo ari dira ikastaroa egiten.